XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2. Abereen gainera zori txara ez erorteko ona emen Luzaiden (AN) egin oi dutena.

Yoare aundi batean erinotz bedeinkatua, argizari bedeinkatua eta ur bedeinkatutan bustiriko eiza-egazti baten ezurra sartzen dituzte.

Apez batek aintzinetik bedeinkatu bear ditu gauza auek eta gero yoarea, ongi ertsi ta estaliz, atalasean yarrita aren gainetik aari ta ardi ta bildotsak igaro bitez.

Ate onetatik atera den abereak eztu eririk izaten.

3. A) Arbazegin (B) Maiazpazkoz bedeinkaturiko ura emoten dautse edaten abereai gaitzik izan eztagien.

B) Diman Urkiolati ogi ta ur bedinkatua ekarri, arkalegaz busti ta ganaduari emoten ddako.

C) Ganaduak eztula daukanean, kortan elizatiko ur bedinkatua botaten da.

D) Basabereak neguan eurenez etxealdera datozanean, ekatx andia datorrela iragarten dabe.

4. Abere bat erositakoan yaube barriak lenengo aurkitu dagian eskaleari esku-pentsua (limosnea) emon bear dautso, alantxe aberea bedeinkatua gelditu dadin.